Albisteak

 

Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak Zentroak akordioa sinatu du Lanbiderekin herrian enpresak sortzeko sustatzearren.

Programa honek 13.000 €-ko diru-laguntza izango du eta negozio ideia izan eta aholkularitza zerbitzua behar duten pertsonei zuzenduta dago. Halaber, jarduera profesionala hasi nahi duten pertsonei ere bai.

Diru-laguntza hau jaso nahi dutenek INEM-en altan egon behar dute edo profesionalak izan behar dute. Diru-laguntza jaso ahal izateko, halaber, hautaketa prozesuan parte hartu beharko dute. Formulario bat bete beharko dute aurretik. Inprimaki hau Lanbide Ekimenak zentrora joanda eskuratu ahal izango dute. Gernika-Lumoko Alondegia kaleko 6an dago zentro hau. Inprimaki hau aurkeztu epea ekainaren 24an iraungiko da.

Alabaina, informazio gehiago nahi duenak Lanbide Ekimenak zentroarekin harremanetan jartzea dauka honako telefono honetara deituta: 94 625 57 58. Edo, bestela helbide elektroniko honetara idaztea dute: enpresa@lanbide-ekimenak.com.