Albisteak

 

Ekainaren 4an, goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:30era, eta hileroko lehen zapatu guztietan bezala, azoka berezia egingo da foru hiribilduko Merkatu Plazan: oraingoak Urdaibaiko txakolina izango du ardatz. Eskualdeko hamahiru txakolingilek ekarriko dituzte euren ardoak, eta gaztagile franko ere etorriko dira lurraldeko herrietatik, Musikatik, Arteagatik eta beste askotatik.

Hala ba, bisitariek gazta pintxoak eta eskualdeko txakolina dastatzeko aukera izango dute.

Horiekin batera, zapatu guztietan legez, inguruko baserritarrek Merkatu Plazara hurreratzen direnen eskura jarriko dituzte Urdaibaiko soroetako ortuariak. Artisauek ere (otzaragileek, eltzegileek…) betiko lekua izango dute oraingoan, eta kalitate handiko jakiak ere salgai egongo dira, patea eta eztia kasu baterako. Azokak iraun bitartean umeentzako jolasak egongo dira.