Albisteak

 

"Eskola Bidea" proiektuaren helburua da umeen ohituretan eragitea, oinez, bizikletaz edo patinetez joateko aukerei eutsi diezaieten eta auto pribatuak gero eta gutxiago erabil daitezen. Hiribilduko eskolek, ikastolek, zentro guztien Ikasleen Gurasoen Elkarteek eta Osasun Sareak bultzatutako ekimena da.

Herritar guztiek "Eskola Bidea" proiektuaren berri izan dezaten, sustatzaileek Eskola Bidea Eguna antolatu dute, datorren ostiralerako, maiatzak 27, 17:00etatik 19:00etara Pasealekuan. Laster ekingo diogun proiektu honen gaineko gorabehera guztiak jakin ahal izango dira jai giroko ekitaldi honetan.

Hezkuntza komunitateak dituen beharrizanei erantzuteko, mugikortasunaren eta ibilbide aukeren diagnostikoa gauzatuta dago “Eskola Bidea” proiektuaren barruan, joan-etorriak jasangarriak izan daitezen.