Albisteak

 

Larunbatean jokatuko da Gernika-Lumoko Duatloi Txikiaren X. edizioa. Lasterketa 16:00etan hasiko da, Merkurio iturrian. Orduan abiatuko dira gazteenak, 2009an jaiotakoak, eta 2002an jaiotakoak, berriz, azkenak izango dira irteten. Oroigarria, janari-poltsa eta kamiseta bana emango zaie korrikalari guztiei.

Parte hartu gura dutenak sasoiz daude eta izena emateko jarri Kirol Patronatuarekin kontaktuan: deitu 94 627 00 45 telefonora edo Urbietako kiroldegira joan zuzenean.