Albisteak

 

Andra Mari eta San Roke jaietan, kontzertuak abuztuaren 11tik 18ra ospatuko dira, eta herritar guztiei zuzendutako musikaldiak egongo dira kalitatezko musika talde ugariren eskutik. Guztira 18 talde etorriko dira, doanekoak izango dira eta mota guztietako musika joko dute. Izan ere, jaietako egitarau honetan erritmo elektrikoak eta leunagoak egongo dira, besteak beste Doctor Deseo rock taldea eta Erramun Martikorena.

Lurgorriko jaietan The Uski´s, Esne Beltza eta Tximeleta taldeek jardungo dute. Pasealekuan arituko direnak ondorengoak dira: Dientes de Luna, McOnak eta Joxpa abuztuaren 14an; Niña Coyote & Chico Tornado eta Lendakaris Muertos taldeak 15ean; Bad Manners eta Garilak 26 taldeak 16an; The Riff Truckers eta Gozategi 17an y Erramun Martikorena izango da bukaera emango diona abuztuaren 18an.

San Juan Ibarran joko dutenak Mariachi Imperial Villa Hidalgo (14an), Oihan Vega (15ean) eta Bilbao Mapamundi (16an) izango dira. “Esan behar dugu, Udalak, Jai Batzordeak eta Txosna Batzordeak ahalegin handia egin dutela kalitatezko egitaraua egiten, guztion gogokoa izango dena eta sasoi guztietako hiritarrei zuzendutakoa. Espero dugu gernikar guztiek eta kanpotarrek ere ondo pasatzea”.

Jaietako kartelaren lehiaketara aurkezteko deia

Gernika-Lumoko Udalak jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du, aurtengorako bi nobedade izanik. Batetik, sariaren kopurua 400 euro barik 500 eurokoa izango dela, eta, bestetik, partaidetza areagotu asmoz, ez da beharrezko izango lanak euskarri fisikoan aurkeztea eta derrigorrezkoa izango da CD batean aurkeztea.

Derrigorrez bete behar izango den baldintza ondorengoa da: neurria 65 x 45 cm-koa izango da, goitik beherakoa. Kartelak ekarri behar duen testua “Gernikako jaiak 2016. Abuztuak 14-18” izango da. Aurkezteko soportea CDa izango da eta saria lortuko duen kartela Udalaren jabegokoa izango da.

Interesa duten guztiek ekainaren 24a arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak Gernika-Lumoko Udaletxean, Jaietako Sailean. Irabazlea nor izango den uztailaren 6an adieraziko da eta 500 euroko saria emango zaio.

Aurkeztutako lanak Kultur Etxean ikusi ahal izango dira ekainaren 27tik aurrera.

Kartela (PDF 629KB)