Albisteak

 

Hiribilduko Udalak emakumeen eskubideak bermatu gura ditu eta berdintasunerako hain beharrezkoa den Berdintasun Kontseilua sortuko du.

Berdintasun Kontseiluaren sorreraren helburua emakumeen partaidetza bermatzea da, emakumeen eta herri-aginteen arteko parte hartze, elkarrizketa eta solaskidetzako gune baten bitartez. Ekimen honekin, gizarte mailako oinarrizko helburuetariko bati bideragarritasuna eskaini nahi zaio.

Hau guztia dela eta, Gernika-Lumoko Berdintasunerako Udal Zerbitzuak herritarrak eta erakundeak gonbidatu nahi ditu Gernika-Lumoko Berdintasun Kontseiluaren sorrerako lehen bilerara. Batzarra, maiatzaren 24an izango da, 18:30ean, Maria Agirre Igartua Aretoan.