Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak 25 ikasle eta irakasle bisitari izan ditu, Frantzia, Polonia, Suedia eta Alemaniako (Rhin behealdeko Lurralde Kontseilukoak) zentroetakoak guztiak, San Fidel ikastolakoen eskutik. Ikasle hauek, 14 urtekoak, Erasmus Plus egitasmoaren bitartez abiatu dira gure udalerrira eta aste betean gure udalerriko San Fidel Ikastolako gazteekin elkarbizitzeko. Benetan esperientzia aberasgarria, heziketaren inguruko elkartrukea sustatu eta beste kultura batzuk ezagutzeko aukera ematen duelako. Ildo horretatik, guztiek batera burutuko dute ikerlan bat "nerabeen kezkak" izenburupean.

Gernika-Lumoko Jose Maria Gorroño alkateak, udaletxeko batzar aretoan egin die harrera. "Gernika-Lumoko udalerriaz goza eta bisita gogoangarria izan dezazuela. Beti da garrantzitsua bata bestearengandik ikastea eta honelako egitasmoak sustatzea", esan zuen Gorroñok.

San Fidel ikastolako ikasleak joanak dira Frantzia eta Suediako heziketa zentroetara eta azaroan dira Poloniara joatekoak. 2017an zehar izango dira Alemanian eta Estrasburgon.