Albisteak

 

Gernika-Lumoko udako kanpamenduen 9. edizioan izenak emateko epea ireki da. Ehunzango Jolasak taldeak antolatutako ekimena, ekainaren 27tik uztailaren 22ra arte gauzatuko da. Inguru zabaletan gauzatuko da, plazetan, parkeetan eta kirol zelaietan, hain zuzen, naturarekiko kontaktua lantzeko. Egitaraua 2007tik 2013ra bitartean jaiotakoentzat zuzenduko da. Bi taldetan banatuko dira adinaren arabera, eta talde bietan euren adinari begirako jardunak gauzatuko dituzte. Astero landuko dute gai bat jolasen bitartez, euskal mitologia, piratak eta munduko herriak, besteak beste. Kanpamenduak 200 plaza izango ditu, eta izena emateko hiribilduan erroldatutakoek izango dute lehentasuna. Parte hartzeko kuota 45 eurokoa izango da hamabostaldirako eta 75 hile osorako.

Kirol eta hiri koloniak ere izango dira

Udako oporrak emateko gazteentzako beste aukera bat hiri koloniak dira, ekainaren 27tik uztailaren 22ra arte. 10 urtetik 15era bitarteko gazteek lantegi ugari, irteerak, umeen jolasak eta abar burutu ahal izango dituzte, beste ekimen batzuen artean. Astelehenetik ostiralera arte 10:00etatik 13:00etara. Prezioa 60 eurokoa izango da hamabostaldian parte hartzeko eta 100 eurokoa hilabete osoa gura izanez gero.
Bi ekintza hauetako batean parte hartu gura izenez gero, izena eman ahal da Gaztelekuan 10:00etatik 13:00etara maiatzaren 20ra arte.

Kirol kanpamenduak

Beste alde batetik, oso kirolariak diren umeentzako Udaki aukera egongo da. 2003tik 2009ra bitartean jaiotako gazteek hartu ahal izango dute parte kanpamendu hauetan; atletismo, dantza, gimnastika eta ohiko jokoak egin ahal izango dituzte besteak beste, ekainaren 27tik uztailaren 29ra arte, 10:00etatik 13:00etara. Prezioa 175 eurokoa izango da 5 astetan parte hartzeko, 35 euro aste bakoitzeko. Informazio gehiago gura dutenek deitu telefono honetara: 688 82 63 31 edo idatzi korreo elektroniko honetara: udakirola@gmail.com.