Albisteak

 

Barrutia eta Allende Salazar haurreskoletan datorren ikasturterako izena emateko epea ireki du Udalak. Eskabideak aurkezteko, maiatzaren 11ra arteko epea dago, eta ikasturtea irailean edo urrian hasiko da.

Interesdunek bi ikastetxe hauetako batera zein bestera jo dezakete goizeko 09:30etik 11:00etara bitartean, edo bestela telefono zenbaki hauetara deitu: 94 625 01 05 (Allende Salazarreko haurreskola) eta 94 625 73 63 (Barrutiako haurreskola).