Albisteak

 

Datorren maiatzaren 3tik 6ra bitartean, Eskolarteko XXVIII.  Antzerki Astea garatuko da Gernika-Lumon, Lizeo antzokian. Udalerriko irakaskuntza zentroak partaide eta Udaleko Hezkuntza Arloa eta Euskara Zerbitzuaren antolakuntza lanak eta babesa bitarteko.

Urteroko jarduera, ikasturtean zehar ikastetxeetan/Institutuetan lantzen diren antzezlanak kaleratzeko eskaparate aproposa. Udal Eskola Kontseiluan ikasturterako finkatzen den eskolaz-kanpoko ekintza komunetako bat dugu, umeak gizarteratzeko bidea jorratzea helburu. Baina, Gernika-Lumoko Euskararen Normalizaziorako Plan Estrategikoan ere aintzat hartuta dago, euskararen erabilpena areagotu eta ahozkotasuna/mintzamena landu nahirik.

Guztira udalerriko 6 zentro, 6 antzeztalde, 160 bat antzezle eta 1.600 ikasle ikusle, LHkoak eta DBHkoak.

Ikasleek ikasleentzat goizez eta arratsaldez eskola orduetan eskainiko dituzten saioez gain, guraso eta familiartekoei eskainitako saioak ere izango dira iluntze partera.

Ekitaldi guztiak Oiz-mendi telebistak grabatuko ditu, emanaldiak telebistatik eskaintzeko hurrengo egunetan. Telesaioen egunen eta orduen berri emango zaie zentro guztiei, nahi duenak grabatzeko aukera izan dezan.

2016ko egitaraua
Egunak Orduak Antzeztaldeak Antzezlanak
Maiatzak 3 15.00 Barrutia ikastetxea (LH 5. eta 6. mailako ikasleak) 'Lehiaketa lotsagarria'
Maiatzak 4 11.00 Gernika Institutua(DBH 1, 2 eta 3 mailakoak) 'Uhartea' , 'Gaizkilea'
15.00 Mertzede ikastetxea (LH 3. mailako ikasleak) 'Natura behatuz, tipi-tapa bircenterrerantz'
Maiatzak 5 15.00 Seber Altube ikastola (LH 5. mailako ikasleak) 'Amalur'
Maiatzak 6 11.00 San Fidel ikastola(LH 6. mailako ikasleak) 'Danbor magikoa'
15.00 Allende Salazar ikastetxea (LH 6. mailako ikasleak) 'Baba Yaga', 'Zaharrak berri'

Ikusi egitaraua (PDF 1,07MB)