Albisteak

 

Segundo Olaeta Musika Eskolak, 2015-16 ikasturteko matrikula egiteko epea maiatzaren 2tik 31ra arte zabalik egongo dela jakinarazten dizue, hurrengo ikasgaietan:

  • Haur musika hezkuntza: 4 urtetik 6 urtera arteko ikasleentzat.
  • 7 urtetik gorakoentzat: Musika-tresna sinfonikoak: pianoa, klarinetea, zeharkako flauta, tronpa, tronpeta, bonbardinoa, biolontxeloa, saxofoia, gitarra eta bibolina.
  • Musika-tresna folklorikoak: txistua, alboka, danbolina, akordeoia,  panderoa eta trikitixa.
  • Musika elektrikoko tailerra (konboak): gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta batería.
  • Helduentzako talde bereziak.
  • Taldeko hezkuntza: banda, orkestra, abesbatza, ganbara musika, fanfarria, konboak
  • Ikastaro monografikoak: 3 urteko ikasleentzako tailerra, ahots teknika eta grabaketa.

Matrikula betetzeko “Segundo Olaeta” Musika Eskolatik (Karmelo Etxegarai, 2) pasa zaitezkete:

  • Goizez: 9,00etatik – 13,00etara.
  • Arratsaldez:  16,00etatik 19,00etara.

Argibide  gehiago nahi izanez gero, deitu 94 627 02 14 telefonora (faxa: 94 627 06 29).

Ikusi kartela (PDF 79,2KB)