Albisteak

 
Toki Garapenerako Lanbide Ekimenak Zentroak ostalarientzako txakolinaren gaineko jardunaldi bat antolatu du. Jardunaldi honen helburua txakolinaren historia, motak, dasta eta txakolina eta gaztaren elkarketa ezagutaraztea da. Doaneko hitzaldi hau apirilaren 29an, 11:00etan izango da, Eraikuntzako Teknologia Berrien Berrikuntzarako Zentroan, Barrutiako Lanbide Heziketa Zentroaren aurrean dagoena.

Informazio gehiago gura dutenek deitu telefono hauetara: 94 625 57 58 edo 94 625.63.92; edo idatzi korreo elektroniko honetara: udb@lanbide-ekimenak.eus. Sustatzaileek adierazi gura dute parte hartzeko lekuak mugatuak direla.