Albisteak

 

Gaur, osteguna, apirilak 28, Foru Plazan, 20:00etan, ospatuko da Gernika sortu zeneko 650. urteurrenaren ekitaldi ofiziala. Bertaratuko direnen artean autoritate ugari eta Gernikako elkarte kulturalen ordezkariak egongo dira.

Egitaraua:

20:00: herri segizioaren ibilaldia Gernikako mugetan zehar, txistulariek lagun.

20:20: “Gure Arbola zaharra” Hirugarren Adinekoen zentroko abesbatzaren ekitaldia.

20:30: Gernikazarra elkarteak Hiri Gutunaren irakurraldia egingo du.

20:40: Andra Mari koralaren ekitaldia.

20:50: Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak Adierazpen Instuzionala irakurriko du.

21:00: Gaudeamus koralaren ekitaldia.

Jarraian aurreskua.

21:20: Segundo Olaeta Musika Eskolako bandaren ekitaldia.

21:25: amaitzeko, Jose Maria Iparragirreren “Gernikako Arbola” abestuko da.