Albisteak

 

Sasoi honetan 2015eko errenta aitorpena egiteko papeleoa jatorku eta Gernika-Lumoko Udalak bat egin dau UEMA-gaz eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz “errenta aitorpena euskeraz” kanpainarako, aurreko urteetakoari eutsiz. Beraz, animatu gura ditugu herritarrak “klik batean” errenta aitorpena euskeraz egin dagien:

  • Euskeraz bizitzeko, arlo guztietara zabaldu behar dogulako gure hizkuntza.
  • Gurealako herrietan euskaldunon erabilera dalako euskerearen termometroa.
  • Administrazioagaz euskeraz ekiteko eskubidea eta beharra dogulako euskaldunok.
  • Errenta aitorpena euskeraz eginda, administrazioaren euskalduntzean ere eragiten dogulako.

Errenta aitorpena modu askotan egin daiteke (autolikidazio proposamena ontzat emonda, era mekanizatuan, gestoria baten bidez, Ogasuneko bulegora joanda, finantza erakunde batean…) eta, edozein modutan egiten dala ere, euskeraz egin daiteke.

Autolikidazioa ontzat emoterakoan, hurrengoan euskeraz hartu gura dozula esan eta nahikoa da.

Gernika-Lumon burutuko dugun kanpainarako 6.000 esku-orri, 150 kartel eta atarietako oharra erabiliko dira. Horrez gain, banketxe eta aholkularitzetako arduradunekaz hitzordua hartu eta bisita egingo deutsegu, kanpaina honen helburua gauzatze aldera.

Informazio gehiago (PDF 168KB)