Albisteak

 

Bizirik atera zen Luis Iriondo, Segundo Oar-Arteta, Gerediaga Elkartea eta Andoni Bideguren elkartearen eskutik jaso ditu gaur Bakearen Museoak lau pieza berri eta fondo bibliografiko bat. Ekitaldian izan dira Bakearen Museoa Fundazioko presidentea, Jose María Gorroño jauna; erakusketa zentroko zuzendaria, Iratxe Momoitio andrea eta dohaintza-emaileak. Gorroño jaunak begi onez ikusi ditu dohaintzak horiek, “ahaztu ezin dezakegun lehenaldia islatzen dituzten pieza interesgarriek Bakearen Museoa aberastu egiten baitute”.

Ondare bikaina

Museoaren funtsa, besteak beste, ondorengo bildumek osotzen dute, gaurtik aurrera: gernikarra den Luis Iriondo jaunaren koadro bi, “Gernikako Kristoa” eta “Topaketa”; Gerrate Zibila, exilioa eta frankismoa batzen dituen funts bibliogarfikoa, Segundo Oar-Artetak emana; Gerrate Zibileko alemaniar hegazkinen bonba bat (B1E), Gerediaga Elkarteak emana; eta Andoni Bidaguren jaunak emaniko Gernika-Lumoko Udalak eta Pforzheim-eko Udalak emandako koroen lazada bi, 1987an (50 urteurrena,) bonbardaketan erahildakoak oroitzeko, eginiko ekitaldian eskainiak.