Albisteak

 

Aurten ospatuko dugu Gernika sortu zeneko 650. urteurrena zenbait erakusketa eta lehenengo mailako ikuskizunak burututa. Iñigo Magunagoikoetxea Kultura Zinegotziak azpimarratu duenez,, “Markak” kontzertua eskainikko da, Bernando Atxagak aurkeztu eta zuzendu eta euskal kantautoreek ere parte hartuko dutena, Ruper Ordorikak eta “Nebbian o Mursego” bikoteak hain zuzen.

Hiribildua sortu zeneko urteurrena ospatzeko Udaleko kultura Sailak urtea bukatu arteko egitaraua prestatu du. Ekitaldi hau programa horren barruan dago kokatuta. “Gure helburua da Gernikaren gaineko gaiak jorratzea hainbat ekitaldiren bitartez, geure historia urte betean laburtzeko. Denboran zehar murgildu gura dugu, herritarren interesa erakarrikoduten ekitaldien bitartez, eta ikusleak iragana eta etorkizuna lotzeko zubia nabarmentzea eta garrantzitsuak diren uneak islatzea".

Gaztelako Alfonso XI.a eta Guzmaneko Leonor andrearen semea izan zen Tello jaunak Gernika sortu zuen 1366ko apirilaren 28an.

Egun horretan, 20:00etan, ospatuko da ekitaldi ofiziala, eta autoritate ugari hurbilduko dira bertara. Ekimen hau burutzeko, hiribilduaren mugetatik ibilaldia egiteaz gain, sortzailea izan zen Tello jaunaren eskulturari jaietako zapia ere jarriko zaio.

Zapi hau Tello jaunak eskuartean duen sortze agiriaren gainean jarriko da, dokumentu honen garrantzia azpimarratzeko. Bertan, hiribilduaren mugak eta biztanleen eskubideak eta betebeharrak batu ziren. Ekimen honen barruan aurreskua dantzatuko da eta Udaletxeko aurrealdean herriko bandera jarriko da, ikurrina dagoen ondoan, hain zuzen. Halaber, bukatzeko 3 koralen (Gure Arbola Zaharra, Andra Mari Korala y Gaudeamus Korala) parte hartzea izango da eta Segundo Olaeta Musika bandarena ere bai.

Udalerri hau sortu zenean, Lumoko elizatea eta Gernikako hiribildua bananduta egon ziren, 1882an bat egin zuten arte. Harrezkero, gaur egun ezagutzen dugun Gernika-Lumo udalerri bakarra dugu.

Lehenengo mailako ekimenak

Ospakizun honek ekitaldi ugari izango ditu, “urtean zehar osatuz joango gara ekitaldi gehiago burututa” azpimarratu du Magunagoikoetxeak. Ekitaldien artean honako hauek dauzkagu: logotipo baten diseinua, eskultura oroigarria, “Marka”ikuskizuna (apirilaren 30ean, 20:30ean, Jai Alai Frontoian), Bernando Atxagak aurkeztu eta zuzenduko duena eta euskal kantautoreen parte hartzearekin, Ruper Ordorika eta “Nebbian o Mursego” bikotea, besteak beste. Apirilaren 28an, “Gernika, arbolaren lekua” erakusketa inauguratuko da Euskal Herria Museoan, Gernika gaitzat hartuta Fernando Hierro autoreak egindako lanekin.

Horrez gain, urtean zehar, beste ekitaldi batzuen artean, hitzaldi batzuk gauzatuko dira, eta Segundo Olaeta Musika Eskolaren kontzertu berezi bat ere eskainiko da.