Albisteak

 

Hurrengo asteartean, apirilak 26, Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrena burutzeko, hurrengo ekitaldiak gauzatuko dira besteak beste: Uruguai-ko Presidente ohia den Jose Mujikari eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Presidentea eta antropologoa den Francisco Etxebarriari omenaldia; eta “Gernika Garretan” deritzon herri antzerkia.

Ekitaldiei hasiera emango zaie apirilaren 26an, Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko seigarren Gernika Sariak emanda, Lizeo Antzokian, 12:00etan. Aurten saria Uruguai-ko Presidente ohia den Jose Mujikari eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Presidentea eta antropologoa den Francisco Etxebarriari emango zaie.

Egunean zehar bestelako ekimenak ere egongo dira, euren artean, Pasealekuan sirena deia eta ekintza herrikoa den “4 minutuko ekimena” deritzona. Ekitaldi hau burutzeko herritarrek 4 minutuko isilunea egingo dute herriko zenbait lekutan.

Lore eskaintza kanpo santuan

Kondor Legioak hegazkinez egindako sarraskian hildakoen aldeko elizkizuna eta lore eskaintza egongo da egun berean, 16:30ean, Zallo kanpo santuan. Herri antzerkia den “Gernika Garretan” 20:45ean izango da. Gernikarrek bonbardaketaren kronikari egiten dioten interpretazioa da ikusiko duguna antzerki honetan.

Ondoren, 21:30ean, herrian zehar ibiliko den manifestazio isila gauzatuko da, eskuetan kandelak hartuta.

Orain arte aipatutako ekitaldiez gain, kontzertuak, erakusketak eta antzerki lanak ere izango dira.