Albisteak

 
Gernika-Lumoko Udalak apirilaren 18an irekiko du 2016eko TMIZ-Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea, eta ekainaren 18ra arte egongo da zabalik, biak barne. Helbideratutako ordainagiriak ere epe beraren barruan zordunduko dira.

Non eta zelan ordaindu

Ordainketa herriko edozein banku-erakunde laguntzaileren bulegoetan egin daiteke, eta horretarako, etxean jasotako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Behin borondatez ordaintzeko epea amaituta, zerga pagatu ez duten zergadunei premiamendu bidez ordainaraziko zaizkie zor duten kopurua gehi legeak ezartzen dituen errekarguak eta berandutze interesak.