Albisteak

 

Merkataritzarako Dinamizazio Bulegoak Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri berri duen programa baten berri ematen du. Programa horren helburua pyme eta merkataritza enpresetan hobekuntzak egitea da. Gutxieneko 3.900 euroko mailegua eskaintzen du programa horrek, gutxieneko inbertsiorako kopuru bera: gutxienez lokala berriztatzeko 3000 euro eta ekipo informatikorako 900 euro. Diru-laguntza hori eskatzeko epea uztailaren 15ean bukatuko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez kontaktuan Merkataritzarako Dinamizazio Bulegoarekin: telefonoa 94 625 79 40 eta korreo elektronikoa: gatc@gernika-lumo.net.