Albisteak

 

Gaur, Gernika-Lumoko alkate Jose María Gorroño jaunak Gernikarekin anaituta dagoen Phorzheim hiriko Heinrich Wieland Schnle institutuko batxilergoko hamabost bat ikasle agurtu ditu udaletxean.

Gernikara atzo bertan heldu ziren udalerriko institutuak gonbidatuta, aurtengo “Gernika-Pforzheim” ikasleen elkar-trukeko programa gauzatzearren. Alemaniako ikasleak asteazkenera arte geratuko dira udalerrian eta bertoko familia batzuen etxeetan hartuko dituzte. Udalerriko zenbait toki bisitatuko dituzte, baita Bizkaiko hiri nagusia ere.