Albisteak

 

Herriko Lanbide Ekimenak Zentroak enpresentzako formazio ikastaroa antolatu du, euren ekoizkinak on-line zelan saldu ikas dezaten. Ikastaroa apirilaren 18an izango da. Gaur egun, on-line denda ona ezinbestekoa da salmentak areagotzeko eta markaren presentzia hobetzeko.

Formazio jardun hau doakoa da eta plazak mugatuak dira. Interesa duten guztiek hurrengo hauetan jaso ahal izango dute informazio gehiago:
Korreo elektronikoa: enpresa@lanbide-ekimenak.com.
Telefonoa: 94 625 57 58