Albisteak

 

2016ko lehenengo hiruhilekoan 9.000 lagun baino gehiago pasatu ziren Turismo Bulegotik.

Aste Santuak ondorio baikorra utzi du Gernika-Lumon. Guztira 2.543 bisitari izan dira Turismo Bulegora hurbildu direnak jai egunetan. Gehienak Estatutik etorritakoak izan dira eta gainerakoak Euskaditik. Zifra hauek iaz egondakoak baino handiagoak dira, 183 turista gehiago, eta honek %7,78 bisitari gehiago suposatzen du.

Jatorriaren arabera, eta Erkidegoko turistei dagokienez, etorritako gehienak bizkaitarrak izan dira, guztira 283, hurrengoak gipuzkoarrak (186) eta gero arabarrak (114). Estatu mailan Kataluniakoak izan dira nagusi, guztira 491 eta bigarrenak Madrilekoak (431). Kanpotarrak direla-eta alemaniarrak (54) eta frantsesak (30) izan dira nagusi.

Debalde diren gidadun bisitetan parte hartu duten pertsonak 107 izan dira, antolatutako 4 ibilbideetan.

Lehenengo hiruhilekoan 9.000 lagun baino gehiago etorri ziren.