Albisteak

 

Andra Mari eta San Roke jaiak hurbiltzen zaizkigun heinean, Udaleko Jaientzako Sailak lanean dihardu dena prestatzen, bat-batekotasunari tokia eman barik. Oraingoan, Pasalekuan kokatuko diren 6 txosnen adjudikazioa egiteko, eskabideak aurkezteko epea ireki da eta bukatuko da apirilaren 15ean, 13:00etan.

Hau honela, interesa duten guztiek Udaletxeko sarreran erregistratu ahal izango dute euren eskabidea. Eskabide horretan ordezkarien datuak eta ordezkatzen duten elkartea zein den adierazi behar da.

Jai Batzordeak erabakiko du banaketa, Kultur Etxean, apirilaren 20an, 19:00etan gauzatuko den bileran.