Albisteak

 

Enpresak Garatzeko Euskal Agentziak (EGEA) hitzaldia antolatu du apirilaren 13rako, goizeko 10:00etan, eskualdeko enpresei emango zaizkien laguntzen gainekoa.

Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen lehiakortasuna hobetzearren daukan programaren berri emango da jardunaldi honetan. Berrikuntza ez teknologikoa lagunduko da, pertsonen esku hartzea, kudeaketa aurreratuan murgiltzea eta erakundeetan bikaintasun enpresariala bilatzea.

Hitzordua: Eraikuntzaren Teknologia Berrien Berrikuntzarako Zentroan (Barrutiako Lanbide Heziketa Zentroaren aurrez aurre).

Argibide gehiago nahi duenak Lanbide Ekimenak Zentroarekin harremanetan jartzea dauka:
Telefonoa: 94 625 63 92
Posta e.: udb@lanbide-ekimenak.com.