Albisteak

 

Uruguaiko presidente José Mujica jaunak eta Aranzadi Gizarte Zientzietako presidente eta antropólogo Francisco Etxeberria jaunak jasoko dituzte aurton "Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Gernika Sariak".

Erabakia gaur bertan hartu du Epaimahaiak; Jose Mújica jauna mundu mailan bizitza etiko eta koherente baten garrantzia transmititzeagatik eta giza eskubideen aldeko defendatzaile sutsua izateagatik, eta Francisco Etxebarria jauna memoria historikoa berreskuratzeko egindako lan bikainagaitik.