Albisteak

 

Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak plan berezia dakar Aste Santurako. Bisitariak Juntetxea, Bakearen Museoa edota Euskal Herri Museoa bisitatzeko aukera izango du; baita ere Astrako babesleku antiaereoa, hiribilduko bonbardaketaren ostean zutik geratu zena. Honako enklabea Ondasun Kultural gisa dago katalogatuta eta Aste Santuan ezinbestekoa da berau ikustea. Sarrera doakoa da eta zabalik egongo da martxoaren 24tik urriaren 31era bitartean, astelehenetik larunbatera, goizeko 10.00etatik arratsaldeko 18.30era.

Hori gutxi ez bada ere, Turismo Bulegoak herria ikusteko bisita gidatuak antolatuko ditu baita ere eta Gernikako historia gertutik ezagutzeko aukera bikaina izango da. Bisita horiek martxoaren 24tik 27ra bitartean burutuko dira eta dohain izango dira. Biltzeko gunea Turismo Bulegoa bera izango da. Interesa duenak aldez aurretik kontaktuan jarri daitela Turismo Bulegoarekin telefono honetara deituta: 94 625 58 92.

Turismo Bulegoaren ordutegia malgutu egingo da jai egunetan eta zerbitzua, beraz, goizeko 10.00etatik arratsaldeko 19.00etara bitartean eskainiko da.