Albisteak

 

Segundo Olaeta musika eskolak, hiru egunetan zehar, ospatuko du bigarren aste kulturala. Hau horrela, hasiera asteazkenean emango zaio Musika Eskolan, bertan, biolontxelo kontzertu batekin (16:45ean), eta Elai Alai aretoan piano, flauta, trikitia eta gitarra ekitaldiak 17:30etik aurrera. Hurrengo egunean, osteguna den 17an, berriro errepikatuko dira ekitaldiak, pianoa, biolina eta flauta, Elai Alai aretoan 17:30ean eta Lizeo Antzokian umeen abesbatza, musika banda, orkestra eta gitarra elektrikoa, 19:00etan.

Bukaera, 18an, pianoa, flauta, biolina eta trikitia joko duten musikariek burutuko dute Elai Alai aretoan 17:30ean.