Albisteak

 

Lanbide Ekimenak Zentroak Lehen Hezkuntza edo DBH eginda duten eskualdeko gazteei (16-30 urte bitartekoak) zuzendutako bizikletak konpontzeko eta berriztatzeko ikastaro bat eskainiko du apirilean eta maiatzean.

Ikastaroa doakoa izango da eta goizez (5 ordu) eskainiko da. Ikastaroan ikasleek kontzeptu teoriak eta praktikoak bereganatzea da helburua lan munduan hasteko aukera izan dezaten.

Interesa duzuenok izena eman beharko duzue martxoaren 21a baino lehenago. Informazio gehiago nahi izanez gero dei egizue honako telefonora 94 625 63 92; edo kontsultatu honako web orrian www.lanbide-ekimenak.eus.