Albisteak

 

Gernikako Institutuko DBHko ikasleek, Emakumearen Eguna atzo izan zela-eta, Gernika-Lumoko Alkate Jose María Gorroño jaunari eman zioten Hiribilduan emakumezko izena daramaten kaleen gaineko diagnostikoa.

Ikerlan horretan kale bi identifikatu dira: Elvira Iturri eta Eugenia Idoiaga. Horiek horrela, ikasleek Alkateari eskatu diote emakumezko izena eraman dezaketen kale gehiago jartzeko aukera aztertzea.

Zentzu honetan, Udalak oraintxu jarri izan dio emakumezko izena Museoaren ondoan dagoen batzar-gela bati: María Agirre, hain zuzen ere. Gernika-Lumoko Alargunen Elkarteko Lehenengoko Presidentea izan zen emakume hori.