Albisteak

 

Martxoaren 10ean,14:30etik 17:00etara, Kultur Etxean ekingo zaio denbora kudeatzen ikasteko lantegiari. Helburua da merkatu txikien kudeatze lana errazten laguntzea.

Bertaratuko direnei teknikari batek, arau batzuen bitartez, denbora-errekurtsoak optimizatzen lagunduko die.

Besteak beste honako eduki hauek aztertuko dituzte: gure ekoizpenerako denboraren kudeaketak duen garrantzia, kudeaketarako lanabesak, edota bezeroari dagokion lehentasuna.

Interesdunek eman dezakete izena honako telefono honetan: 94 625 79 40; edo Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegora joanda hurrengo helbide honetan: Merkatu Plaza, lehenengo solairua.