Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak merkataritza, ostalaritza eta turismoko mahai sektoriala sustatu du. Topaketarako gunea izango da, eta administrazioa eta sektore pribatuaren arteko lan-tresna.

Izan ere, mahai-gaineratuko dira, ostalaritza eta merkataritzaren elkartean lan egiten dutenek martxan jarri gura dituzten edozein motatako iradokizunak, proposamenak, proiektuak, edo ideiak, mahai hau osatzen duten parte hartzaile guztien lanarekin udalerria hobetzeko.

Planaren ekintzen segimendua eta balorazioa ere izango da mahai honen zeregina. Enpresen lehiakortasuna hobetzeko ekintzak bideratuko dira, markaren kokapena lantzea, herritarraren eta bisitarien beharrizanak ulertu.