Albisteak

 

Udalak lan-poltsa osatuko du behin-behineko administrari laguntzaileentzat. Parte hartzeko interesa dutenek udal erregistroan aurkeztu behar izango dituzte euren eskabideak. Horretarako epea 10 egunekoa izango da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean agertu eta hurrengo egunetik aurrera.

Poltsan parte hartzeko oinarriak Udaleko web orrian daude (Lan Publikorako Eskaintza agertzen den atalean) eta udaletxean. Oinarriotan agertzen dira zein izango diren bete behar izango diren funtzioak. Postura aurkeztu ahal izateko gutxienezko hurrengo titulazioa izan behar izango da: Eskola Gradua, Lehenengo Graduko Lanbide Heziketa edo baliokidea, egokitutako hizkuntza eskakizuna (euskara) edo oinarrizko Worden IT txartelaren egiaztagiria, beste batzuen artean.