Albisteak

 

Tokiko Gobernu Batzarrak 2017-02-07an izandako bileran onartu zituen oinarri arautzaileekin bat, Iparragirre 26A eta Alondegia 8 kaleetan dauden eta Gernika-Lumoko Udalarenak diren bost (5) etxebizitzen adjudikazio prozesuari hasiera emango zaio. Etxebizitza hauek errentan emango dira.

Adjudikazio prozeduran parte hartu ahal izateko, hurrengo baldintzak bete behar dira:

  1. Etxebide-n inskribatuta egotea.
  2. 2015 urteko diru-sarrera ponderatuak egiaztatzea. Hauek ezin dira 25.000€ baino gehiago eta 3.000€ baino gutxiago izan.
  3. Elkarbizitzako unitateak adjudikaziorako Oinarri Arautzaileek aipatzen duten arabera osotuta egon beharko du.

Gainera honako hauek, izango dute lehentasuna adjudikazioan: Gernika-Lumon erroldatutako pertsonak, BI urtez gutxienez, adjudikaziorako Oinarri Arautzaileek aipatzen dutenaren arabera.

Inskripzioa egiteko eskabideen aurkezpen epea 15 egunekoa (lanegunak) izango da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Aipatutako etxebizitzak errentan emateko inskripzio prozeduran parte hartu nahi izanez gero, udaletxeko Erregistro Orokorrean dagoen eskaera eredua zein beherago dagoena deskargatuta egin liteke.

Oinarriak ikusi (191KB)

Eskaera eredua deskargatu (84,7KB)

Gizarte Ekintza arloko zinegotzia.
Leire Bidaguren Pujana