Albisteak

 
Gernika-Lumok udal parkeen egoera hobetzen dihardu umeen gozamenerako. Oraingo honetan, Udalak Iturriondoko parkea landu du. Bertan, aisia emateko tresnak ugaritu egin ditu, 2 zabu hain zuzen. Zabuetariko bat sehaska itxurakoa da eta beste ohikoa. Horrez gain, segurtasun-lurzorua jarri eta segurtasunerako hesi perimetrala egokitu ere egin dira.