Albisteak

 

Proposamenaren oinarria

Gernika-Lumoko Udalak eta Gernika Gogoratuz Fundazioak 1992an egin zuten Bakearen Saria sortzeko lehen hausnarketa, Gernika-Lumoko hiribildutik Bakearen eta Berradiskidetzearen Kulturaren balioak sustatzeko asmoz.

Ordutik hona, hiribildutik bultzatu den lanak emaitza argiak izan ditu; alde batetik, Gernika Gogoratuz Bakearen Ikerketa Zentroa (1987) eta Gernikako Bakearen Museoa (1998), bestetik. Urte hauetan zehar berradiskidetzearen aldeko lana da, besteak beste, azpimarratu beharrekoa. Lan honen emaitzarik adierazgarriena Roman Herzog Alemaniako RF-ko Presidentearen aitorpena dugu. Gernika-Lumoko bonbardaketatik bizirik atera ziren lekukoei, 1997ko apirilaren 27an zuzendutako gutunaren bitartez, Gernika-Lumoko bonbardaketan Alemaniako Kondor Legioaren parte-hartzea aitortu eta bostekoa luzatu zien berradiskidetze gisa.

Eta hori gutxi balitz, nazioarteko aitorpenaren isla ere izan du ibilbide honek. UNESCO-k Europako eskualdeko Bakearen Hiriak Saria 2002-2003 eman zion 2004ko irailaren 9an.

Hiribilduak Bakearen eta Berradiskidetzearen alde egin duen lanak legitimatu egiten du, 2005eko urtetik aurrera Bakearen eta Berradiskidetzearen Sariaren aldeko proposamena egiteko, Bakearen Kulturaren balioak sustatuko dituena. "Bakea eta berradiskidetzea"

Gernika-Lumo sarietarako deialdirako oinarriak

Bakea eraikitzeko eta berradiskidetza bultzatzeko lanean diharduten pertsona fisiko edo juridiko, erakunde edo bestelako pertsona-taldeen aitorpena publiko egitekotan, Gernika-Lumoko eta Pforzheim-eko Udalek, Gernika Gogoratuz Fundazioak, Kultur Etxea Fundazio Publikoak eta Gernikako Bakearen Museoak “Gernika-Lumo Bakearen eta Berradiskidetzaren alde” izena duen urteko bi sari hauek ezarri dituzte, pertsonei zuzendutako bakearen eta ongizatearen alde hartutako konpromisoaren ezaugarri gisa.

Aitorpenetako batek bakearen alde lanean diharduten pertsona anonimoen eginkizuna saritu nahi du; besteak, ordea, liderrak, pertsona ezagunak edota erakunde garrantzitsuak sarituko ditu, gatazkak konpontzen ahalegindu eta etorkizunari begirako berradiskidetze-prozeduretako oinarriak jartzeagatik nabarmendu direnak.

1- Bakea eta Berradiskidetzea Sariek, Bakearen eraikuntzan eta Berradiskidetzearen sustapenean nabarmendu diren pertsona edota erakunde publiko zein pribatuak saritzeko helburua dute, nola ikerketa eremuan aritu izanagatik, hala mota honetako ekimenak edo egitarauak abian jartzeagatik.

2- Sariak urtean urtekoak eta Berradiskidetza gaia inspirazio-iturri hartuta, William Kelly-k eta Alex Carrascosa-k egindako bi arte-lan banatuko dira urtero, apirilaren 26an, data honek bat egiten baitu Gernika-Lumoko bonbardaketaren urteurrenerako oroipen-ekitaldiekin. Saridunek sari banaketan egon behar dute saria jasotzeko, ezinbestean beraien ordezkari den norbaitek.

3- Ezarritako epemugan Gernika-Lumoko Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztuko diren hautagaiek izango dute saria irabazteko aukera. Hautagaiak aurkezteko epemuga, 2016ko martxoaren 11an da eta Gernika-Lumoko Udalak publiko egingo du data hori, erakunde honek dituen ohiko informazio publikorako sistemen bitartez eta egoki irizten dion beste edozein hedabideren bitartez.

4- Pertsonek edo erakundeek egindako merezimenduen gaineko txostenen bidez aurkeztuko dira hautagaitzak Gernika-Lumoko talde sozial, kultural edo kirolen bitartez edo udal ordezkaritza duen talde polítiko edo Pfrozheimeko Udalaren bitartez abalatuta egon behar dute. Talde bakoitzak hautagai bakarra baino ezingo du proposatu kategoria bakoitzeko.

5- Sariak nori eman epaimahaiak erabakiko du. Epaimahaia honako pertsona hauek osatua egongo da:

  • Gernika-Lumoko Udaleko alkate jaun/andrea (edo ordezkoa)
  • Udalbatza osatzen duten EA/EAJko kide bi eta BILDUko bat
  • Pforzheim-eko Udaleko alkate jaun/andrea (edo ordezkoa)
  • Gernika Gogoratuz Fundazioaren ordezkaria
  • Gernikako Bakearen Museoa Fundazioaren ordezkaria
  • Gernika-Lumoko Kultur Etxea Fundazioaren ordezkaria

Gernika-Lumoko udaleko Alkatea izango da epaimahaiburu eta idazkari lanak egingo ditu udaleko Idazkari Nagusiak. Aurrerantzean epaimahaia balioduna izango da eta erabakiak hartu ahal izango ditu, presidenteak deialdia egin ostean, mahaikideen erdiak baino bat gehiago daudenean. Hauen artean, jakina, Presidenteak berak egon beharko du. Halaber, presidenteari dagokio eztabaidak eta, behar izanez gero, bozketak zuzentzea. Idazkariak batzarretako aktak jaso behar ditu.

6- Botoa epaimahaikide bakoitzak emango du, epaimahaia batzartuta dagoen bileretan. Botoa, gainera, sekretua izango da. Epaimahaikideek egindako bileran eman eta boto kopuru handien lortu duen hautagaiari emango zaio dagokion kategoriako saria. Berdinketarik balego, Presidentearen botoak erabakiko luke.

7- Kategoria bakoitzeko saria pertsona, erakunde edo talde bakar bati emango zaio. Litekeena da saria konpartitua izatea, pertsonen, talden edo erakundeen merezimenduak argi eta Garbi elkarren osagarri direnean (alderdi adiskidetuenak edo adiskidetze bidean daudenenak, kasu).

8- Saria ezin da hutsik geratu eta aurkeztutako hautagaiek ez badute epaimahaiaren onarpena, aurreko deialdietan aukeztu eta saritu ez direnen artean bat aukeratu eta saritu ahal du.

9- Batzorde ebaluatzaileak, aurkeztutako proposamenak kontuan harturik, epaia emango du hogei (20) egun baino lehen, aurkezpen-epea bukatu ostean.