Albisteak

 

Genika-Lumoko Udaleko Kirol Patronatuak onasun ona duela esan dezakegu 2015eko datuak ikusita. Udal erakundeak 5.185 bazkide ditu, euretatik 2.246 andrazkoak dira eta 2.939 gizonezkoak. Datu hauen artetik azpimarratu behar da 4.257 herrian erroldatutakoak direla.

Kirol Patronatutik honako balorazioa egiten dute: Bazkide gehienak 18 eta 64 urteen bitartean daudenak dira, 3.231 hain zuzen. Emakumeen partaidetza ere urterik urtera handiagoa da, aurtengo datuen adierazten digute 2.939 gizonezkoak direla eta 2.246 emakumezkoak. Ikastaroetan parte hartu dutenak 2015 urtean 1.149 izan dira, eta ikastaroak guztira dozena bat izan dira. Hauetatik igeriketa ikastaroak izan dira arrakastarik handiena dutenak, 554 lagunek eman dute izena igeriketa modu ezberdinetan.

Kirol Patronatuko arduradunek azpimarratzen dute, biztanleriaren sektore batzuk kirol ikastaroetan finkatu izana izan dela arrakastaren oinarririk sendoenetarikoa. Horrez gain, ekitaldi honetan kirol ikastaroekin antolatutako ekintzak eta jardunak sendotu egin dira, guztira 17 baino gehiago ospatu dira.