Albisteak

 

Lanbide Ekimenak toki garapenerako agentziak langabetuentzako jatetxerako zerbitzari ikastaroa antolatu du. Ikastaroa 36 ordukoa izango da, goizeko 9.30etik 13.30era, eta otsailaren 25ean hasi eta martxoaren 8an bukatuko da. Aztertuko diren gaiak honako hauek izango dira, besteak beste: erreserbak egiteko metodologia, mahaiko protokoloa, stock-aren kudeaketa eta higiene baldintzak.

Ikastaroan parte hartzeko 12 plaza daude eta izena emateko azken eguna otsailaren 17a da. Interesatuta egonez gero 625 57 58 /94 625 63 92 telefonora deitu edo jo ezazu Alhondiga kaleko 6 zenbakian dagoen Lanbide Ekimenak bulegora.