Albisteak

 

Gernika-Lumoko Bulegoaren ordutegiak aldaketak jaso ditu, ondoko hiru helburuak bete daitezen: turistekiko arreta % 6an (3.500 eta 4.000 pertsona inguru) igo , zerbitzu beharrak optimizatu eta herriko inpaktu ekonomikoa hobetu.

Goi-sasoian (Aste Santutik urrira bitartean) zabalik egongo da honako ordutegian:

  • astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara
  • domekan 10:00etatik 14:00etara

Behe-sasoian (urritik Aste Santura bitartean):

  • astelehenetik ostiralera 10:00etatik 18:00etara
  • larunbatean eta domekan 10:00etatik 14:00etara

Horrela bada, zabalik izango da 2.826 ordu urtean, hots, aurrekoetan baino 314 ordu gehiago.

Zentzu honetan, Turismo Bulegoko arduradunek zerbitzuaren beharrei eta erabiltzaileen kopuruari leporatzen die ordutegi-aldaketaren erabakia, azken urteotan bisitari kopuruak gorantz egin duelako. 2003an 30.000 pertsona hurbildu ziren Turismo Bulegora, 2015ean, ostera, 63.800 pertsona. Beraz, esan genezake, Bilboren atzetik, Bizkaian, bisita gehien duen Bulegoa dela Gernika-Lumokoa.