Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak diru inbertsio sekulakoa egiteko asmoa du, garbitasun zerbitzuari dagokionean. Garbiketa eta hondakinak batzeko zerbitzu moderno eta eraginkorra ezarri nahi du udalerrian. Zerbitzu eskaintza hauek direla eta, hainbat sari irabazi ditu udalerriak “Escoba de Oro 2014” delakoa, esaterako, udalerria garbi izateko egindako ahaleginak eta diru inbertsioak direla eta.

Garbitasun eta hondakinak batzeko zerbitzu berriak 2.768.830,77 euroko inbertsioa eskatzen du. Baina hobekuntzak dakartza zerbitzu honek, eta udaldian jarriko dira abian. Hobekuntza plan honek 21 ibilgailu izango ditu. Segurtasun eta kutsadura gutxiko Europako araudia beteko dute (Euro 6). Eta udalerriko zaborra batzeko zerbitzua hobetuko du. Ibilgailu berriek, gainera, gas kutsakor gutxiago eragingo dute eta zarata gutxiago aterako.

Hauek dira, beraz, erosiko diren ibilgailuak: 3 eskobatzaile (bat, errepideak garbitzeko, beste bat, oinezkoen guneak eta, azkena, elektrikoa); 8.000 litroko zizterna bat; hamabi (12) tonako garabiadun ibilgailua; ibilgailu elektriko laguntzailea; hidrogarbitzailea; triziklo elektrikoa; orga bat galdarak garraiatzeko; garbitzaile bat; putzegile elektrikoa; gatz sakabanatzailea; edukiontziak jasotzeko ibilgailu elektrikoa; ekipamenduetarako furgoneta; zamalanak albotik egiteko ibilgailu satelitea; albotik eta atzetik jasotzeko biltzaile bana; gune mugikor elektrikoa; bi bizikleta elektriko. Halaber, 338 garbitzeko gailu eta edukiontziak jarriko dira, paperontziak eta gune garbiak, besteak beste.

Maria Uribe Ingurumen zinegotziak azaldu du “aurrerapausoa dela ingurumena gehiago ez kutsatzeko bidean, kalean jartzea ibilgailu jasangarriak eta erregai gutxi kontsumitzen eta zarata gutxi ateratzen dituztenak” Halaber adierazi du “asteburuetako garbiketa zerbitzua hobetuko dela eta astegunean maizago erabiliko dela zerbitzu hau”.

Bosgarren edukiontzia

Zerbitzu honen berrikuntzarik handiena da gai organikoa era selektiboan batuko dela bosgarren edukiontzia jarrita. Bosgarren edukiontzia jartzea herritarren aukera izango da, hala eskatzen badute. Merkataritzan, jatetxeetan, ikastetxeetan, zahar etxeetan eta gai organikoa sortzen duten beste gune batzuetan batze indibidualizatua egingo da.

Bosgarren edukiontzia jartzean, herritarrak dituzten hondakin organikoak botatzea beren beregi jarritako edukiontzietan. Komunikazio eta sentsibilizazio kanpaina jarriko da abian horretarako, herritarrak kontzientziarazteko batze selektibo honetan parte hartzeak udalerriko birziklatze indizeak gora egingo dituela jakitun egon dadin. Azterketa batzuen arabera, etxeetan betetzen diren zabor poltsetako %35 konpost bilakatu ahal da. Zerbitzu hau jartzeaz gain, hondakin organikoa batzeko zerbitzu pertsonalizatua jarriko da abian, halaber. Lehen esan bezala, hondakin hau asko sortzen duten jatetxeetan eta tabernetan, fruta dendetan, ikastetxeetan eta zahar etxeetan. Uriberen arabera “hondakin organikoa era selektiboan batuta, ingurumena hobetuko dugu eta Gernika-Lumo hiribildu jasangarriagoa izango da”.

Garbiontzi mugikorretarako gunea, zerbitzu erosoa

Zerbitzu erosoa izango da hau, etxeko hondakinak batzeko erabiliko dena. Horrela, hondakin hauek birziklatzea eta tratatzea errazagoa izango da. Ibilgailu batek garraiatuko du edukiontzi hau udalerriko gune jakin batera. Bertan denbora jakin baterako izango da eta, gero, udalerriko beste gune batera eramango da zerbitzu bera egiteko.

Edukiontzi honetan batu ahal izango diren produktuak hauek dira: toxikoak, gaur egunera arte birziklatu ez direnak, pinturak, lakak, bernizak, fluoreszenteak eta lanparak, hondakin elektrikoak, ez izoztekoak, disolbatzaileak etab.

Jarduera hauek guztiek helburu bat dute, hots, hondakinen %50 birziklatzea gutxienez. Horretarako kartoia eta merkataritzako papera biltzearena, sentsibilizazio kanpainak egitea edota birziklatzea erraztuko duen edukiontziak dituzten iragarkiak jartzea (7 mupi). Ingurumen zinegotziak, bestalde, adierazi zuen hondakin industrialen transferentzia plantan hobekuntzak egingo direla instalazioetan eta aurreratu zuen “garbiketa dela eta, Herritarrentzako Arreta Gune bat ezarriko dela”.