Albisteak

 

Ehun eta hamar (110) pertsonek osatzen dute Euskadiko Gurutze Gorriko Larrialdietan Berehalako Erantzuna emateko Taldeak (LBET). Talde hauen eraketa eta helburu nagusia Gurutze Gorriko Esku-hartze eta Larrialdietako Programaren baitakoak dira. Erantzun espezializatua ematean datza Programa honen zeregin nagusiena, hots, istripuetan, suntsiketetan, arazo orokorrak, gatazka sozialetan, gaixotasun eta epidemietan eta beste arrisku edo hondamendi kolektiboen aurrean esku hartzea. Gurutze Gorriak nahi du laguntza espezializatu hau herritarrekin partekatzea, hauek bolondres gisa arituta.