Albisteak

 

Gernika-Lumoko turismoan zenbatzen diren datuak baikor izateko zio dira, aurreko urteari dagokionez. 2015 urtean 1.382 bisitari gehiago izan zituen herriak, 2014ko urtearekin alderatuta (62.482). Ondorioz, iaz 63.864 bisitari izan ziren hiribilduan.

Bisitarien kopurua eta jatorria kontuan hartzen badugu, kataluniarrak dira (8.650) gehiengoa, madrildarrak gero (5.525), Valentziako Erkidegokoak jarraian (3.817). Atzerritarrak kontuan hartuta, frantziarrak daude erpinean (3.799), alemanak gero (1.145) eta Erresuma Batukoak ondoren (872).

Donejakue bideari dagokionez, 5.352 erromes hurreratu ziren Turismo Bulegora 2015. urtean. Aurreko urtearekin alderatuta, 853 gehiago. Bitxikeria moduan esan 6.967 turistak eskatu dutela informazioa herriko museoei buruz, eta 4.000 bisitarik bisita gidatuei buruz.