Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak, Kultura Sailaren bitartez, udal liburutegia eta María Agirre aretoa (Bake Musoaren parean) egokituko ditu, azterketa sasoia heltzear dago eta, Gernikako ikasle gazteen eskaerari erantzutearen alde.

Liburutegia asteburuetan ere zabalik egongo da, urtarrilaren 31ra arte, goizeko 10.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 15.00etatik 20.00etara.

María Agirre aretoa aste osoan zehar zabalik egongo da arratsaldeko 15.00etatik 20.00etara eta asteburuetan liburutegiak duen ordutegi berean.

Horrela bada, Kultur Etxeko Fundazioko Presidente Iñigo Magunagoikoetxearen ustez, administrazio publikoak ahalegindu behar dira azterketa sasoian dauden ikasleei ikasteko guneak errazten.