Albisteak

 

Txartelak jasotzeko ordutegia hauxe da: astelehenetik eguenera, 09:30etik 13:30era, eta 16:30etik 19:30era. Barikuetan (hilak 15, 22 eta 29) eta zapatuetan (hilak 16 eta 23), barriz, 9:30etik 13:30era. Gainera, 94 625 73 19 informazio telefonoa ipini dabe, edozein argibide behar dauanarentzat.

Bestalde, Udalak gogorarazo gura dau, otsailaren 1etik aurrera, TAO guneetan aparkatuta egonda 2016eko eranskailua bistan ez daukien egoiliarren ibilgailu guztiei isuna ipiniko jakeela.