Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak epea jarri du Ibarrean 140 hiri-ortu ekologiko adjudikatzeko. Aipatu ortuak eskatzeko epea urtarrilaren 31n amaituko da eta interesatuek eskabidea aurkeztu beharko dute Udaleko Erregistro Orokorrean. Dena dela,arduradunek diotenez "honez gero aurkeztuta izan eta aldatu nahi ez dutenek, ez dute tramitazio hau egin beharrik".

Luir-zatiaren lagapena lortzeko bidezko agiria bete beharko da eta erregistroan NAN agiriaren fotokopia aurkeztu. Eskabideak eta agiri osagarriak eskura daitezke udalaren web gunean (www.gernikalumo. net) "Piperra eta Gatza" atalean.

Ortuak 60-75 metro karratu ingurukoak izango dira eta nekazaritza ekologikorako erabiliko dira.