Albisteak

 

Urtarrilean, Segundo Olaeta Musika Eskolak ikastaro barri bi ipiniko dauz martxan: "ahots-teknika" eta "musikaren hastapenak". Lehenengoa, "ahots-teknika" ikastaroa, urtarrilaren 15ean hasiko da. Ordubeteko 17 saio izango dira, barikuro, 20:00etik 21:00era.

"Musikaren hastapenak" ikastaroa, barriz, hiru urteko umeentzat da, eta ordu erdiko 18 saio izango dira, 9 eskola-ordu guztira. Bat talde egongo da: Asteartean, 17:00etatik 17:30era.

Parte hartu gura dabenek Musika Eskolan emon behar dabe izena, 94 627 02 14 telefonoan.