Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak lan poltsa bat eratu nahi du informatzaile turistikorako, Turismo bulegoan izan daitezkeen beharrizanei erantzun ahal izateko. Interesatuek izena eman ahal izango dute hamar lanegunetako epean, iragan abenduaren 24an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Hautaketa prozesua lehiaketa-oposaketa sistemaz burutuko da.

Eskatuko diren betebeharrak: Batxilergo titulua, LHII titulua edo baliokidea izatea eta euskararen 3. Hizkuntza eskakizuna edo baliokidea lortuta izatea. Interesatuek informazio gehiago nahi badute hemen kontsulta dezakete.