Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak bukatu ditu konponketa-lanak Mestikabason dagoen skatepark-eko pistan. Lan horiek 6.950 €-ko gastua izan dute (BEZ kanpo). Hormigoi leunduaz zolatu da pista eta baranda bat jarri.

Pista horrek gurpilen gainean egiten diren kirol ezberdinak praktikatzeko indarrean dagoen araudia betetzen du: skate, rolling, scooter eta BMX. Jarduera horrek kirola segurtasunez praktikatzeko aukera ematen du, patinatze-maila eta estiloa edonolakoa izanda ere.