Albisteak

 

Jai Alai frontoiko kantxak Gabonetako Umeentzako Parkea hartuko du berriz ere abenduaren 28tik 30ra bitartean. Bertan 3 eta 16 urte bitartekoentzako jolasgunea egokituko da, adinaren arabera zatikatuta egongo dena.

Goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, urtarrilaren 5ean izan ezik, orduan 16:00etatik 20:00etara baino ez delako zabalduko.