Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak umeen PINetara joateko 2 irteera antolatu ditu, bata Barakaldoko Erakustazokara eta bestea Gasteizekora. Irteera hauek 8 urtetik 16 urtera bitartean dauden umeei zuzenduta dago. Barakaldokoa, BECekoa, urtarrilaren 3an izango da eta 8na euro balio izango du, baina 2 lagunek izena emanez gero, 15 euro ordaindu behar izango dute. Beste alde batetik, Gasteizerako irteera urtarrilaren 4an izango da eta 9 euro balio izango du, baina 2 lagunek izena emanez gero, 17 euro ordaindu behar izango dute.

Interesa duzuen guztiok abenduaren 23ra arte eman ahal izango duzue izena, Gaztelekuan 17:00etatik 20:00etara.