Albisteak

 

Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak Kudeaketa Aurreratua adierazteko diploma lortu du. Diploma hau Euskalit euskal fundazioak ematen du, eta helburutzat du erakunderik aurreratuenei aintzatespena ematea eta Euskadin ematen diren gestio lanik onenak identifikatzea. Hau horrela, 2015ean saria lortu duen turismo erakunde bakarra izan dela azpimarratu behar da, eta “honek zuzendaritza eta kide guztioi ematen digu behar dugun indarra hobekuntza eta berrikuntzaren gainean ekin diogun bide honi jarraitzeko” esaten dute herribilduko Turismo Bulegotik.

Kudeaketa Aurreratuak euskal erakundeen artean konpetibitate-ardatz moduan duen garrantzia adierazi nahi du Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria den honek. Aintzatespen hau kudeaketa lanen garapena lortu duten enpresa, hezkuntza zentro, osasun zentro, eta bestelako euskal erakundeei eman ohi zaie.